Jauzi edukira

KDEren 25. urteurrena

Ospatu gurekin txunditzeko moduko 25 urte

KDEk 25 urte ditu! Zatoz gurekin ospatzera, parte hartu gure hitzaldietan, batu gure lerroz kanpoko topaketetara, begiratu proiektuaren historia — eta jolastu mahaigain eta software mugarri batzuekin, eta lortu salgai zinez apartak!

Jarduerak

Zatoz sutondoko hitzaldietara, eta ezagutu KDEren beste lagun eta zale batzuk.

OHARRA: Solasaldietarako benetako estekak berriketa bakoitza hasi baino lehentxeago hemen agertuko dira.

Sutondoko berriketak

Urriaren 14ean, 17:00 UTC: KDE e.V. Board

Aleix, Lydia, Eike, Adriaan eta Neofytos dira KDE e.V. zuzentzen duten boluntarioak; antolakuntza, finantza eta legezko kontu guztietan KDE Komunitateari euskarria ematen dion fundazioa da KDE e.V. Sutondoko berriketa honetan bostekin eseri eta KDEren historiari buruz, eta lorpenei buruz hitz egiten dugu, baita KDE norantz doala uste dutenari buruz ere. KDE komunitateari ia 25 urtez laguntzea zer den ere sakonduko dugu.

FINISHED

Urriaren 15ean, 18:00 UTC: Jeri Ellsworth

Jeri Ellsworth, Ingeniari elektroniko autodidakta, lasterketa-pilotua, fabrikatzailea eta asmatzaile gorena; bere azken proiektuaren gaineko begirada bat emango digu: Tilt 5, mahaigaineko joko kolaboratiboetarako errealitate areagotuko sistema bat. Bai, ematen duen bezain zoragarria da.

Urriaren 23an, 15:00 UTC: Massimo Stella

Kdenlive-ko Massimo Stella-k, KDEren bideo editorearen sorrera nolakoa izan zen, orain zein puntutan dagoen, eta software irekiko filmak sortzeko etorkizunari begira espero dezakegunari buruz hitz egingo du.

Urriaren 25ean, 17:00 UTC: Matthias Ettrich

Duela 25 urte, Matthias Ettrich-ek orain famatua den e-posta bat bidali zuen «de.comp.os.linux.misc» berri-taldera. Mezu horretan, Matthias-ek garatzaileei, «Kool» Mahaigain Ingurunea («Kool Desktop Environment») (eta hartarako aplikazio multzo bat) eraikitzeko berarekin bat egin zezatela eskatu zien, azken erabiltzailea helburu. KDEren hastapenari buruz hitz egingo dugu Matthiasekin, hasierako garaietan proiektuari eta gure komunitateari forma eman zioten xehetasun eta pasadizo harrigarrietan sakonduko dugu, eta ordutik hona bere bisioa hura zer bilakatu den, bere ikuspegia ezagutuko dugu.

Topaketak

Elkarrekin ospatu dezagun KDEren 25. urteurrena! Zatoz bileretara eta elkartu Komunitateko beste kide batzuekin, lagunak egin eta esploratu antzeko interesak. Ekitaldiak bietara, lerroan («online») eta aurrez-aurre, egingo dira! Aurrez-aurreko ekitaldietan parte har dezakezu Berlin, Malaga, Bartzelona, Nurnberg, edo Valentzian; edo zure hirian ekitaldi propioa antola dezakezu eta kafea edo trago batzuk hartzeko elkartu.

Meetup

FINISHED

Reddit AMA

Nate Graham (garatzailea eta _This Week in KDE_ren egilea), Aleix Pol (KDEko lehendakaria), eta Lydia Pintscher (Lehendakariordea), zuen galdera guztiak erantzuten egongo dira, zuzenean, urriaren 17, igandean, 16:00 UTCRedditen. Ez galdu!

FINISHED

Oraindik KDEren subreddit bisitatu eta informazio eguneratua jaso dezakezu, KDEren kolaboratzaileekin elkarreragin, eta eztabaida bizietan parte hartu!

Babestu KDE!

Software askeko proiektu askotan bezala, gure lana aurrera ateratzeko boluntarioen eta dohaintzen beharra dugu. Boluntarioek garatu, komunikabideekin lagundu, itzuli, promozioa egin, eta KDE softwarea inplementatzen laguntzen dute. Dohaintzek, milaka kide dituen irabazi-asmorik gabeko erakunde bat kudeatzeko kostu operatibo guztietan laguntzen digute.

Boluntarioek elkarrekin nola lan egiten duten eta diru-baliabideak nola banatzen diren jakin dezakezu gure urteko txostenei begirada bat emanez.

Zuk ere lagun dezakezu! Hemen daude guri laguntzeko dituzun bideetako batzuk:

Dohaintzak

You can make a donation of the quantity of your choice or become a KDE Supporting Member and donate a yearly amount to KDE. Every bit helps!

Urteetan zehar
7000 Kolaboratzaile baino gehiago batu dira

KDEko boluntario egiteak gure Komunitatea eta softwarea bizirik mantentzen ditu. KDEren 25. urtemuga ospatzeko, KDEgatik egin daitezkeen 25 elementuko zerrenda bat osatu dugu, eta Nate Graham-ek zerrenda hori baliabideetarako tonaka lotura dituen artikulu entretenigarri eta informatzaile bihurtu du.

Enpresak

Gure lana erabilgarria ikusten duen enpresa bateko kudeatzailea zara? Garatu dezagun kode hobea elkarrekin! Konpainia askok sustatzen dute haien garatzaileek KDEren softwarearekin laguntzea. Zuk ere egin dezakezu.

Gure jarduerak babesteko aukera ere baduzu, edo, hobeto, KDEren babesle egin zaitez!

KDEren 25. Urteurreneko Edizioa

KDEren urtemuga ospatzeko garaiz, Plasmak bere itxura, errendimendua eta abiadura berritzen ditu. Horma-paper berria, gai eguneratua, abiadura gehigarria, fidagarritasun hobetua eta ezaugarri berriak jasoko dituzu.

Informa zaitez Plasma berria 25. urteurren honetarako horren merezitakoa izateko arrazoia argitalpenaren iragarpen orrian..

KDEren historia

KDEren historia liluragarria da. Atal honetan, gauzak nola hasi ziren (eta nola doazen) ikasteaz gain, eboluzioan zeuden bitartean zein itxura zuten ikusteko aukera izango duzu eta erabiliaz probatu ahal izango dituzu garai ezberdinetako KDE mahaigain ikonikoenetako batzuk.

Mahaigain historikoak

Zama-jaitsi eta probatu Plasmaren eta KDEren bertsio historikoak exekutatzeko errazak diren alegiazko makinetan.

Jarraibideak

  1. Zama-jaitsi eta instalatuVirtualBox zure ordenagailuan
  2. Eskuineko-klik beheko ikonoetan eta hautatu Gorde esteka honela... VBox irudiak zure ordenagailura zama-jaisteko
  3. Nabigatu irudiak zama-jaitsi dituzun lekura eta egin klik haien gainean
  4. Hautatu haiek VirtualBox-ekin irekitzea

KDE 1: 1998 - 2000. Laster

KDE 2: 2000 - 2002. Laster

Egiaztagiriak

  • Erabiltzaile-izena: kde
  • Erabiltzaile-pasahitza: kdeproject
  • «Root» pasahitza: kdeproject

Hélio Castrok sortutako VB irudiak.

KDEren denbora-lerroa

Ezaguna denez, Unibertsoa duela 14 mila miloi urte jaio zen. Horren ondoren ezer gutxi gertatu zen 1996ko urriaren 14an KDE izatean azaleratu zen arte... Hor hasi ziren gauzak benetan mugitzen.

Sakon sakondu KDEren historian gure KDE Denbora-lerro eguneratuan.

AMA on Reddit

Galeria

Begira gauzak nolakoak ziren KDEren 25 urteko izatean.

Eskuineko klik irudi batean bertsio handiagoa ikusteko.

1990s

KDEren lehenengo bertsioa, KDE 1.0, honakoan Mandrake Linux-en ibiltzen - 1996. Eskerrik asko Manuel Alberto Ascencio Ramírez.

'KDE One', seguru aski KDEren lehen ekitaldia. Arnsberg-en, Alemania, 1997an egin zen

'KDE Two' ekitaldia Erlangen-en, Alemania, 1999an egin zen

Konqik 1999an egin zuen debuta

2000s

KDE 3ren hasierako argitalpena «SuSE»n - 2002. Eskerrik asko Manuel Alberto Ascencio Ramírez.

Jimmy Wales, Wikipediaren sortzailea, eta Matthias Ettrich, KDEren sortzailea, 2005ean

Amarok Dev Sprint 2007

KDE 4ren hasierako argitalpena Kubuntun - 2008. Eskerrik asko Manuel Alberto Ascencio Ramírez.

2010s

Akademy 2010 Bilbon, Euskal Herrian. Sorburua. Eskerrik asko Gorka Palazio.

Plasma Sprint 2015

LAkademy 2015

conf.kde.in 2015

QtCon 2016 Berlinen, Alemania.

2020s

  1. lerroko («online») Akademy - 2020 (oso arrakastatsua)

KDEren 25. urteurrena

Munduari erakutsi nahi zeniokeen KDE komunitateko argazkirik edo bideorik duzu? Idatz iezaguzu! Izugarri gustatuko litzaiguke zure ekarpena gure galerian erakustea!

KDE naturan

KDEren mahaigaina eta haren aplikazioak, urteetan zehar, leku arraroetan azaldu dira. Hadroi Talkagailuti hasi eta Heroesera, KDEk mota guztietako industria, erakunde, filma eta telebistako programatarako bidea aurkitu du. Hona hemen KDEk izar gisa izan dituen une aipagarrienetakoen arteko gutxi batzuk:

Eskuineko klik irudi batean bertsio handiagoa ikusteko.

Research

2014 - Plasma asko erabiltzen da CERN osoan, World Wide Web eta Hadron talkagailu handia jaio ziren lekuan. Kasu honetan, KDE 4 ikusten dugu, partikula-azeleragailu baterako kontrol-estazio batean, Adlershof Technology Park-en (Alemania). Thomas Weisselek utzitako argazkia.

2018 - KDE 4 LIGO Hanford Behatokian (pantaila handian). Sorburua. Eskerrik asko Tóth Bálint.

2019 - ALBA Sinkrotoian, Bartzelona ondoan kokatua, Katalunia, azeleragailu batean zehar elektroiak jaurti zituzten argia sortzeko, eremu ezberdinetan ikertzeko asmoz. Sergi Blanch-Torné-ren argazkia. Sorburua.

2019 - Martitzeko lehenengo irudiak, NASAren InSight lurreragailuak bidali zituenak, KDE 4 erabiliz azaldu zitzaizkion munduari. NASAren irudia.

2021 - NERCeren Espazioko Geodesia Instalazioak sateliteei laserrak jaurtitzen dizkie haien kokalekua, zehaztasun gradu handiarekin, egiaztatzeko. Zientzialariek KDEren software produktu multzo zabal bat erabiltzen dute haien laneko estazioetan, Plasma eta Konsole barne. Sorburua.

Education

2017 - KDEren softwarea, Plasma mahaigaina barne, asko erabiltzen da Keralako hezkuntza sisteman osoan eta ikasleek erabiltzen dituzten magalekoetan aurreinstalatuta dago. Source.

Entertainment - On Screen

2003 - CIAko operatiboek KDE 3.0 erabili zuten 24 telesailean, eta, segur aski agentziako espioi lanpetuena izan daitekeena, Jack Bauer Jn., identifikatzen lagundu zuen, 3. denboraldiko 1. atalean egoitza nagusian sartu zenean. Sorburua: Netflix. Eskerrik asko Eike Hein.

2006 - Heroes telesail oso ezagunak KDE 3 aplikazioak eta gaiak (Kicker, KMenu aplikaziotxoa, Kopete, KMix, Keramik) erabiltzen zituen pertsonai bat erakutsi zuen, berriketa saio serio bat agertzen zuen atal batean. Sorburua eta irudi gehiago. Eskerrik asko Eike Hein.

2006 - KDE 3 berriz azaleratzen da beste telesail ezagun, baina ilunago batean, _Dexter_ren, 1. denboraldian, 8. atalean, zalantzazko psikiatra baten magalekoan ibiltzen. Sorburua: Amazon Prime. Eskerrik asko Aaron Seigo.

Entertainment - Behind the Cameras

2013 - Alfonso Cuarón-en Gravity film arrakastatsuan, Sandra Bullock eta George Clooney protagonista dituena, baliteke fisika kaxkarra izatea, baina ikus-ekoizpena akatsgabea izan zen, zati batean Plasma 4ri esker, ikus-efektuen artistek erabilitako softwarea ibiltzeko erabilia. Sorburua eta irudi gehiago. Eskerrik asko Eike Hein.

2014 - Weta Digital-en animazio unitateak KDE Plasma erabili zuen «Hobbita: Smaug-en Desolazioa» filmeko mugimenduen atzematea ekoizteko. Nano batzuk ibaian behera biraka ikusten dituzun hurrengo aldian, ziur egon zaitezke animazio leuna Plasma 4rekin egin zela. Sorburua.

2019 - Erdialdeko Lurraldetik Pandorara: James Cameronen Avatar filmatzean ere Plasma mahaigaina eta tresnak erabili zituzten. Sorburua.

Ikusi al duzue KDEren erabileraren beste adibiderik leku interesgarri batean, telebistako saio batean edo film batean ibiltzen? Jakinaraz iezaguzu! Ahal bada, bidal iezaguzu irudi bat, mundu osoarekin partekatu ahal izan dezagun.

Salgaiak!

Ospatu gertaera berezia KDEren 25. Urteurreneko kamiseta eta eranskailuekin! Gogoratu: Freewear-ek, egindako erosketa bakoitzeko, KDEra dohaintza egiten du.

Kamiseta ajustatua

Kamiseta ez-ajustatua